2019(e)ko urtarrilaren 22(a), asteartea

PENTSIODUNAK BERRIRO KALERA ATERA DIRA BERAIEN BORROKAREN URTEURRENEAN


Milaka pentsiodun kalera atera dira, gutxienez 1080€-ko pentsio duin bat merezi dutela aldarrikatzeko.

Euskal pentsiodunek 2018ko urtarrilaren 15ean ekin zieten protestei Euskal Herriko hainbat tokitan, baina Bilboko udaletxe aurreko zabalgunea mobilizazio jendetsuenen topaleku bihurtu da, erretiroa hartutako ehunka lagun batzen baitira bertan astelehenero.

urtean zehar egin dituzten protestetan ezer ez dutela lortu ikusita hurrengo larunbatean egingo den manifestazioarentzako deialdia egin dute, hiriburu guztietako pentsiodunak joango dira.

pentsiodunek arhi utzi dute ez dutela errenditzeko asmorik, hauxe ohiukatu zuten atzo bilbon "Ordura arte ez dugu atzerapausorik emango, agintean bata zein bestea egon".

Pentsiodunen 4 eskaera nagusiak hauek dira:

  1.  Pentsioak KPIaren arabera igotzea.
  2. pentsioen erreforma bertan behera uztea.
  3. Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea.
  4. Pentsioak Estatuko Aurrekontu Orokorretan sartzea.

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6139556/pentsiodunen-manifestazioa-bilbon-urteurrena-2019ko-urtarrilaren-19an/



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.