2019(e)ko urtarrilaren 19(a), larunbata

Españaren xahutua


España demokrazia bat da. Baina, ala eta guztiz ere, monarkia bat dago. Denak ezagutzen ditugu, Felipe erregea da, Letizia erregina, Leonor eta Sofia oinordekoak, Sofia erregina emeritua, Juan Carlos errege emeritua, eta  infantak. Familia horrek bere soldata du, izan ere, beraien alperren lanagatik ordaindu behar zaiela esaten du legeak, eta 2018a Felipek soldata igotzea erabaki zuen.



Felipek "lana" egiten duela esaten da, bere Gabonetako hizketaldi zoragarriez gain. Hasteko, irudi bat da Españarentzat beste herrialdeen aurrean, baina ez da Felipe irudi bakarra, familia osoa, eta horren barruan Iñaki Urdangarin eta Cristina infanta. Beraz, ez dakit oso irudi ona den familia hori, nahiz eta hori pentsatzen duten kontserbadore guztiek. Baina ez da hori egiten dun lan bakarra, lege bat dagoenean firmatu egin behar ditu eta Estatuko gauzetan parte hartu behar du. Eta azkenik, astero presidentearekin elkartu egiten da. Eta erregeak entzun behar du, aholkuak eman eta jaso behar ditu estamentuko partaide guztiak eta informatu behar ditu.  Baina erregeak ez du botererik, ezin du politikan parte hartu eta ezin du ezer erabaki. Eta hori guztiagatik soldata igo zuen.


Baino, zenbat igo zuen soldata? 1,6%, hau da, 2018an Felipe VI-ek 242.769€ kobratu zituen, Letiziak 135.530€, Juan Carlosek 194.232 eta Sofiak 109.260. Guztira 7,89 miloi euro izan zen errege-etxearen presupuestoa. Eta hortik 8,62% ziran soldatak, gastu pertsonalak berriz 48,63%. 80.000€ gehiago 2017an baino.

Imagen relacionada
 


Badakigu zer egiten duen erregeak, eta badakigu bere soldata. Beraz, benetan merezi du monarkia honek? Argi dago ezetz, diru publikotik ateratzen den dirua da eta ez da gutxi. Diru hori guztia erabili zitekeen osasun publikorako edo hezkuntza publikorako. Baina ala eta guztiz ere hor dago familia hori ezer egiten, eta horren truke dirua irabazten eta nahi dutenean soldatak igotzen.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.