Azken urte hauetan asko entzun da eSportsen inguruan eta urtetik urtera gero eta izen handiagoa hartu du. Jende gazteak artzen du parte gehien bat konpetizio hauetan.
eSportsak bideo jokak erabiltzen diren konpetizioak dira eta jende batek baino gehiago jolasten dute aurkan. Ekipoak jokalarietaz eta entrenatzaileetaz osatzen dira batez ere.
Bideo jokoak 80.-90. hamarrkadan sortu ziren eta urte horietako jendea hezi da hauekin. 80. hamarkadakoak bainho lehenagokoak bideo jokoekin ez zirenez hezi pentsatzen dute umeen gauzak direla baina argi dago negozio aukera ikaragarria dela eta diru asko irabazi daitekeela. Horregatik eSportsetan inbertitzen ari diren pertsonak geheienez 40 urte dituzte. Azkenean, esan dudan bezala zaharragoak direnek ez dute negozioa ikusten mundu honetan,
Baina azkenean jende asko ari da honetatik bizitzen, publikoa dagoelako. Publikoa dagoenez, dirua dago eta dirua dagoenez negozioa. pertsona asko eSportseko jokalari profesionalak dira eta ortarako prestatzen dira eta ekipoak daude jokalariak kontratatzen dituztenak eta beraietzako etxe bereziak daude bertan entrenatzeko "gaming house" deiturikoak. Askotan masajistak ere edukitzen dituzte muskuluak relajatzeko hobeto kontzentratzeko.
Publikoa oso handia da, adibidez Madison Squere Garden bete dute behin baino gehiagotan. Honekin esan nahi dudana da jendeari zerbait gustatzen bazaie eskaria dagoela eta eskaria betetzeko negozioak sortzen direla. Hori gertatzen da eSportsekin jende askori gustatzen zaielako hau ikustea eta beraz negozio asko dago eSportsen inguruan
Bibliografia:
https://es.wikipedia.org/wiki/Deportes_electr%C3%B3nicos
https://www.youtube.com/watch?v=SMJ0GK3wxCw
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.