2019(e)ko urtarrilaren 21(a), astelehena

Publizitatearen garrantzia



Publizitatearen garrantzia


Publizitatea beti izan da gauza garrantzitsu bat enpresen munduan, zure produktu, zerbitzu edo proiektua mundura aurkezteko modua delako, erosleak produktuaz interesatu daitezen eta erosteko gogoa eduki dezaten. Publizitatea geroz eta hobeagoa eta originalagoa izat, hobeto, azken finean, publizitateak transmititzen digunak produktuaren lehen inpresioa izango delako. Publizitaterik gabe oso zaila da ondasun edo zerbitzu horrek arrakasta edukitzea, munduarentzako ezezaguna izango delako, merkatuan ez du inorrek ezagutuko eta ondorioz, ez da interes hori egongo. Hau enpresa eta marka guztietan aplikatu behar da, txikia nahiz mundu mailan famatua izan, zure produktua oso ona bada ere, jendeak ezagutzen ez badu, salmentak oso baxuak izango direlako, negozioa bukaeran ixten. Baina Hard Rock Cafe jatetxe kateak orain dela urte batzuk parke tematiko bat egin zuenean hau ahaztu egin zitzaiola ikus daiteke.


Hard Rock Café-ren kasua

Hard Rock Café Londreseko jatetxe kate bat da, mundu mailan famatua. 2008an parke tematiko bat ireki zuten, zerbitzatzen zuten janariak bezain besteko arrakasta edukiko zuelakoan. Parkeak, denera, 225 milioi dolarreko kostua eduki zuen eta markaren izenak esaten duen bezala, Rock-ean  oinarrituta zegoen. Nahiz eta kostua altua izan, egia da parkeak denetariko gauzak zituela: errusiar mendiak, zuzeneko ikuskizunak, jolas elkarreragileak, jatetxeak etab. Gainera, lortuko zituzten irabaziekin diru mailegua itzultzeko eta publizitate egoki bat egiteko nahi adina diru edukiko zutela pentsatzen zuten. Baina, nola ez, egia ezin da askoz ere desberdinagoa izan. Zeukaten publizitate mugatuarengatik parkearen kotsumoa oso baxua izan zen, jendeak atrakzio hau ezagutzen ez zuelako.  Gainera, parkearen lokalizazio kaxkarrak ere ondorio negatibo hauek ekarri zizkion enpresari, toki turistikoetatik nahiko urrun kokatuta zegoelako. Laister parkearen kostua irabaziak baina handiagoak izaten hasi ziren, beraz espero zutena baina lehenago parkea itxi eta beste enpresa bati saldu zioten (FPI MB Entertainment) 25 milioi dolarrengatik. 2009an jabe berriek izena aldatu zioten parkeari eta Freestyle Music Park izena jarri zioten. Hala ere, parkea berriz ere itxi behar izan zuten, berriro ere parkearen lokalizazio txarrarengatik.

Kasu honetan Hard Rock Cafe-k suertea eduki zuen, kate famatu bat izateaz gain, mundu osoan zehar beste hainbat negozio dituztelako, eta aurrera jarraitzea lortu zutelako. Baina, hala ere, galera nahiko handiak eduki zituzten. Beraz, proiektu bat martxan jarritzerako unean dirua ondo administratzen jakin behar da, zati bat publizitatea ordaindu ahal izateko gordetzen, enpresa honi orain dela 10 urte geratatu zitzaiona gertatu ez dadin.



https://en.wikipedia.org/wiki/Freestyle_Music_Park#Early_closure,_bankruptcy_and_new_owners

https://www.tripsavvy.com/hard-rock-park-3226035

https://www.pa-community.com/articulos/hard-rock-park-parque-en-bancarrota

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.