PENTSIONISTAK
Hasteko, pentsioa pertsona bat jubilatzen denean ematen den soldata antzeko bat da. Ematen den pentsio hori pertsona horrek lan egin duenaren hilabeteko soldatako zati bat gordetzen joan da jubilatzen denean pentsioa jaso ahal izateko. Hori dela eta, jubilatu aurretik ondo ordaindutako lana izanez gero pentsio hobea jasoko du. Eta pentsioen kutxan gordetzen du pertsona bakoitzaren hilabeteko pentsiorako zati hori.
Erretirua Espainian 65 urterekin hasten da kobratzen. Baina adin hori geroz eta gehiago ari dira atzeratzen gobernuak pentsioetarako gorde duen diru hori erabili duelako beste ordainketa batzuk egiteko, hau da, diru gutxi dagoelako erretiratuei lanik egin gabe ordaintzeko. Eta gaur egun pentsioak oso baxuak dira, beraz, erretiratuak antolatzen hasi dira manifestazioak eta antzekoak eginez. Eta beren hileroko gutxieneko pentsioa 1080€-koa izatea eskatzen dute. Izan ere gaur egun gutxieneko pentsioa da 400-450€ da, eta erretiratu askok hori kobratzen du, batez ere emakumeek. Bistan da diru horrekin ezin dela hilabete bukaerara iritsi behar guztiak asetuta.
Pentsionisten mugimendu horri esker, gure erkidegoan agintariek erabaki dute pentsioak %1,6 igotzea. Baina horrek ez du inondik ere gure pentsionisten arazoa konpontzen, oso urruti baitago haiek eskatzen duten pentsio minimoarekin.
Nire iritziz, pentsioak igo ahal izateko gure agintariek ez lukete dirua inbertitu behar hain beharrezkoak ez diren gauzak egiten adibidez: errepideak, erraustegiak eta abar. Bestalde, gobernuak arazo honi aurre egin ahal izateko proposatzen du jendea gero eta zaharrago erretiratzea. Baino ni horrekin ez nago ados, zeren eta modu horretan gazteok aukera gutxiago izango dugu lanean hasteko. Eta horrek langabezia areagotzen du ekonomian kalte eginez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.