2019(e)ko urtarrilaren 22(a), asteartea

Esklusibitatearen Prezioa


Norainokoa da jendearen esklusibotasun nahia?


Gizakiaren kodizia ez da txikia eta egun oro ikus dezakegu edozein gizartean, bai gurean eta bai beste edozein gizataldeetan, gizakiaren ezaugarri bat da, daukaguna baino gehiago eduki nahiko genuke, beste norbaitek duena baino kalitate hobeago bateko zerbait. Tamalez, prezioa eta kalitatea batzutan ez datoz bat eta kriston astakeriak ikus ditzakegu. Hemen adibide batzuk.


2017an “PRADA” marka internazional eta esklusiboak, hasieran salmenta-prezioa 185€-koa zuen klip bat merkaturatu zuen, nahiz eta gaur egun 149.71€ balio du. Bai, ondo irakurri duzu. 185€ko KLIP bat. Normalean 100 klipeko kaxa batek euro bat baino gutxiago balio duela kontuan hartu dezakezu. Beno, berez PRADAk eman dion izena “Paperclip-Shaped Money Clip” da, euskaratuta; Paperarentzako Klipa Dirudien Diruarentzako Klipa. 6.25cm-ko klip hori, zilarrez egina dago baina nahiz eta material horretaz egina egon, gramo batzuetako zilar kantitate gutxi horrek, klip normal batek baino euro pare batzuk gehiago ez zuen balioko klip horrek. Beraz, zer da prezio neurrigabe hori ematen diona objetu honi? PRADAren logotipoa. Beraz, klip hau beharrezkoa izateko norbaitentzat, pertsona hori hainbeste ditu dauka billeteentzako klip bat behar izateko, eta klip batean 185€ gastatzeak ez dizu axola behar. Beraz, hau erosi baldin baduzu, zorionak! Seguru aski diru asko daukazu eta ez dakizu zertan gastatu.
(Ezkerrekoa da klip normal bat, eskuinekoa PRADAkoa)


Beste adibide ikusiko dugu orain. Hurrengoa, Jil Sander disenatzailearen "Vasari" deituriko paperezko poltsa, hobeto eseri prezioa irakurri baino lehen, $290 balio ditu. Prezioa astronomikoa da, kontuan hartuz betidanik zentimo batzuengatik edota doan ematen dizuten paperezko poltsa bat bezelakoa dela, egia da barniz berezi bat duela gehiago irauteko eta ertzak josiak dituela, baino paperezko poltsa batengatik $290 kobratzea gehiegikeri bat iruditzen zait, paperezko poltsa bat da, plastikozkoak askoz gehiago iraungo du. Agian bakarra nahiz, baino ez dut uste. Pentsa, poltsak horrek balio duena kontuan hartuz, zenbat balioko du Jil Sanderren arropa berak?



Beno, puntu honetara iritsita ikus dezakegu gizakiak dirua daukanean, dirua daukala demostratzea gustazten zaiola. Hainbeste nahi dute gende orokorragandik aldendu, horrelako gauza garestiak (eta beharrezkoak ez direnak, dena esan behar da) erosten dituztela, esklusibitate marka bat da, haien burua besteena baino garrantzi edota botere handiagoa duela nabarmentzeko. Eta zori-txarrez, hau ez da oraindik gutxira bukatuko eta horrelako produktu gero eta gehiago egongo dira, jendeari garrantzia duela sentitzea gustatzen zaio eta.



Iturriak:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.