2019(e)ko urtarrilaren 10(a), osteguna

BEHERAPENAK


MERKEALDIAK


Festak eta Gabonak pasa egin dira , eta azkenean askok eta askok espero dugun data iritsi da: merkealdiak. 

Merkealdien hasiera ofiziala Urtarrilaren 7a da, Errege eguna pasa eta gero. Baina nahiz eta hau ohitura izan orain arte, gaur egun zeinbat dendetan lehenago hasi egin dira deskontuak eskeintzen. Adituak esaten duten arabera, salmentak gutxienez %3a hazi egingo dira beherapenetan. 

Gehien erosten ditugun produktuak arropak eta gabonetako apaingarriak dira. Baina batzutan burua joaten zaigu eta ez ditugu kontutan hartzen beherapenetan egon behar diren arauak. Horrela, Kontsumitzaileen Elkarteak gogorazten dizkigu zein eskubide ditugun egun hauetan ere: dendetan denboraldi honetako produktuak salmentan jarri behar dituzte, eta ez beste urtetakoak. Kalitatea berdina izan behar da, eta azkenik, lehenengo prezioa eta beherapena eta gero geratzen den prezioa garbi adierazita egon behar dira. 

Gauzak horrela, beherapenak oso interesgarriak izan daitezke gehienentzako. Kasu askotan, %50a deskontua eskeintzen da, eta benetan behar ditugun gauzak oso prezio egokian lortu ditzakegu. Baina, arrisku bat ere ba dago: zenbait kasutan behar ez ditugun gauzak edo gaizki geratzen zaizkigun gauzak erosten bukatzen dugu, eta honi, kontsumismoa deritzo. 

Beste datu positibo bat honakoa da, Euskadin merkealdi kanpaina honetan 5.329 lanpostu berri sortuko dira, iaz baino %1 gehiago. 

Berez, merkealdiaren erabilpen ona egiten badugu, emaitza positiboa aterako dugu. Baina buru gabe erabiltzen baditugu, kontsumismoan erori gaitezke. Kontuz ibili behar gara!



BIBLIOGRAFIA:

http://irutxulo.hitza.eus/tag/beherapenak/
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6109825/beherapenak-2019ko-urtarrila-8500-lanpostu-gehiago-hego-euskal-herrian/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.