Atun Gorri Faltsua
Gaur egun, janari garestienetako bat atun gorria da, kiloa 40€ balio izanik, nahiko berezia baita, eta japoniarrak dira erosle garrantzitsuenak, atun asko kontsumitzen baitute, diru kantitate erraldoi bat ordainduz espezie hontako arrain batengatik, oraingoz prezio maximoa 1.3 milioi eurokoa izanik, 222kg-ko arrain batengatik.
Baina, japoniarrak erosle hoberenak izateak ondorio txarrak erakar ditzazke: Alde batetik, espezie hau desagertzeko arriskuan dago eta prezio hauek espeziea ez babestearen nahia erakar dezake. Bestetik, Espainian denez atun hau arrantzatzen den lekua, hain zuzen ere ozeano atlantikoa, eta japoniarrak direnez erosle hoberenak, gehienetan, atun gorri gehienak Japonian saltzen dira, Espainian kalitate txarragoa duten atunak salduz eta batzuetan estafak gertatuz.
Geroz eta atun gorri faltsu gehiago daude Espainian, Consejo Superior de Investigaciones Científicas-ek dioenez, %40a faltsua baita. Ondorioz, hainbat teknika erablitzen dituzte bai enpresek eta bai arrain-dendek estafatzeko erosleak: Teknika garrantzitsuenetako bat atun normala erremolatxa-zukuarekin nahastea da, kolore gorrixka emateko, baina, gehien erabiltzen den estafa atun gorria beste atun batekin ordezkatzea da. Ordezkatutako atun hau buztan oriko atun gorria (edo ingelesez yellowfin) du izena, eta atun gorria baino kalitate txarragoa du, eta ez dago desagertzeko arriskuan, 25€-ko prezioa izanik dendetan.
Ezkerrekoa egitazko atun gorria da eta eskuinekoa erremolatxaduna da. |
LINK:
https://es.wikipedia.org/wiki/Thunnus_thynnus
https://cadenaser.com/ser/2013/01/05/sociedad/1357355606_850215.html
https://www.pescaderiasantoniomunicio.es/tienda-on-line/pescado-fresco/atun-rojo/
https://costadelmar.es/naturaleza/atun-rojo-salvaje/
https://www.elespanol.com/reportajes/20171111/261224319_0.html (bideoa ere dauka)
https://www.miarevista.es/salud/fotos/claves-para-identificar-el-verdadero-atun-rojo/el-precio
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.