Erretirodunen garrantzia auzoetan
Zeintzuk dira erretirodunak edo zer da erretiroa?
Pertsonak, adin batera iristean, lan egiteari utzi egiten diote, horiei jubilatuak edo erretirodunak deitzen zaie. Jubilatzeko adina 60-70 urte bitartekoa da herrialde gehienetan, baino ba daude salbuespen batzuk. Erretirodunek, gehienetan (zertan lan egin duten edo lan urte horiek kotizatu dituzten ala ezen arabera) pentsioa edo errenta jasotzen dute hilero. Erretirodun guztiak kantitate desberdinak jasotzen dituzte. Erretiratzean jasotzen duzun dirua, orain lanean dauden soldaten zati bat da.
Zergatik garrantzitsuak auzoetan?
Kulturalki beraiek, betidanik auzoetan bizi eta beraien bizitza hantxe bertan eraikitzen zuten. Beraien lan postua, tabernak, dendak.... Gaur egun, auzo batean bizi arren, gure bizitza auzoz kanpo eraikitzen dugu gehienki. Eta hau gaur egun asko nabarmentzen da aspektu batzuetan. Adibidez, auzoetan dauden janari denda txikietako erosle gehienak erretirodunak dira. Betidanik hor erosteaz ohitu direlako, orduan gaur egun han erosten jarraitzen dute. Eta hor bertan hasten da daukaten garrantzia auzoentzako. Oraingo generazioak, supermerkatuetan erosteaz ohituak gaude, enpresa handietan kontsumitzen dugu. Eta erretirodunen ohituraz kanpo daude supermerkatuak edo enpresa handiak. Hau da, auzoetan dauden negozio edo enpresa txikiak, erretirodunak erabiltzen dituzte aurrera jarraitzeko. Erretirodunak han erosten duten parte gehiena dira, eta hau ni neu konprobatu dezaket etxe azpian daukadan janari dendara jaitsita.
Agur erretirodunak, agur auzoa
Lehen aipatu dudan bezala, gaur egungo erretirodunik gabe, auzoa eta auzoko enpresek ezingo ziren aurrera jarraitu, eta beraiekin batera hilko ziren.
Badakit erretirodunak beti egongo direla, ziklo bat delako, baina beharrezkoak direnak hauentzako, gaur egungo erretirodunak dira. Eta zergatik? Ohiturarengatik. Guk erretirodunak izango garenean, gure ohituak auzotik kanpokoak dira; erostea, lan egitea, kontsumitzean, denbora librea pasatzea... Orduan gaur egungo erretirodunak gabe, auzo guztia pikutara dijoazte.
Konponbidea?
Konponbidea oso gauza erraza eta konplexua aldi berean da. Auzoa erretirodunen menpe ez egoteko, gaur egungo generazioak auzoan gehiago kontsumitu beharko gara, auzoko dendetan erosi, ez supermerkatuetan, auzoko tabernetara gehiago joan beharko gara, auzoko proiektuak defendatu eta auzoan benetan bizi behar gara, horrela, auzoa ez da gaur egungo erretirodunen menpe egongo, guztien menpe baizik. Konponbide efizienteena auzoa zaindu eta aurrera jarraitzea laguntzea da. Auzoaren etorkizuna babestu eta zaintzean, gure etorkizuna babestu eta zaindu dezakegu. Auzoaren salbazioa, gu geu gara.
Informazioa:
Etorkizunerako suposizioak ni neu egindakoak dira eta auzoko denden eta tabernen jabekoen artean egindakoak dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.