2019(e)ko urtarrilaren 6(a), igandea

TXALEKO HORIAK



TXALEKO HORIAK

2018ko azaroaren 17tik, txaleko horiek Frantziako Estatuko biribilguneak zein autobideetako (AP-8 edo A-63) ordaintokiak okupatzeari ekin diote. Hori egitearen  arrazoi nagusiena da gasolinaren prezioak igo izana eta langile bakoitzaren soldata ez igo izana. Horrek euskal iparraldeari ere eragin dio. 

Analisi mediatiko baten ondorioz, ondorioztatu daiteke txaleko horien mugimendua sozialki heterogeneoa eta politikoki apolitikoa dela, eta eskuin muturrean kokatzeko joera dutela. Gainera erregaiaren gaineko zergaren aurrean altxatu den mugimendua denez, mobilizazio honi ingurumenaren aurkako jarrera leporatu zaio. 

Jende honek sortutako mugimenduaren ondorioz, poliziak parte hartu du txaleko horia duten jendea atxilotuz edo zaurituz. Adibidez: azaroan 22 atxilotu egon ziren. Egia da zauritu asko egon direla baina pasa den astean emakume batek bere alaba hospitalera eraman behar zuen eta manifestanteek errepidea itxi zutenez, emakumeak zituen nerbioekin 50 urteko manifestante bat kotxearekin harrapatu zuen, eta manifestantea hil egin zen. Ondorioz, shock batean geratu eta kartzelara joatera kondenatu zuten. 

Alderdi ekonomikotik begiratuta arazoa da: gaurko ekonomia kontsumoan neurri handian oinarrituta dago; kontsumo gaiak garraiatzeko, garraiolariak behar dira, baina gutxi ordaintzen zaienez greba egiten dute, eta, ondorioz, kontsumo gaiak ez dira garraiatzen, eta horrek kalte egiten dio ekonomiari.  
Resultado de imagen de txaleko horiakResultado de imagen de txaleko horiak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.