Horietako enpresa asko Inditexekoak dira, eta gaur egun famatuenetakoa dena, Zara da. Zararentzat arropa sortzen duten langileak garapen bidean dauden herrialdeetakoak izaten dira, beraz, ez daukate oso egoera ekonomiko onik. Horren ondorioz, ordaintzen dieten edozein enpresatarako lanean hasten dira, nahiz eta soldatak oso baxuak izan. Enpresa hauek egoera horretatik probetxu bat ateratzen dute, eta irabazi gehiago izateko, langile hauei oso egoera txarretan lan eginarazten diete.
Langile hauek 18-20 orduz egunean egiten dute lan eten gabe, berezko denbora librea dutenean lanean jarraituz. Gainera, kasu batzuetan, horietako langile batzuk haurrak izaten dira.
Guk, erosleok, eragin handia dugu gertakizun honetan, izan ere, gu gara produktu hauek erosten ditugunak eta enpresa hauei dirua ematen diegunak, beraiek langileak egoera hauetan lanean edukitzeko. Beraz, gure erantzukizuna da non erosten ditugun produktuak enpresa horiek dirua lor ez dezaten gure kontsumoaren bitartez.
Bibliografia
https://actualidad.rt.com/actualidad/255820-explotacion-laboral-empresa-espanola-zara-argentina
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.