2019(e)ko urtarrilaren 10(a), osteguna






EROSLE KONEKTATUAREN AROAN


Erosketa prozesua  aldatu egin da, orain jende askok erosketak internetik egiten dituelako. Erosteko bide honek ematen dituen aukerak mugagabeak dira, hau da, lehen produktu berri bat erostera joaten zinenean ez zenekien gustatuko zitzaizun, baina orain guzti hori aldatu egin da "Amazon" bezalako plataformengatik. Leku hauetan, beste pertsona batzuek egindako  balorazioak daude eta horrela nahi duzun produktua erosiko duzu damutu gabe eta gainera prezio onenean.

Baina aldaketa hauek bere gauza onak zein txarrak dauzkate. Interneteko plataformek, denda txikien zein handien itxierak eragin dituzte. Zenbait datuk esaten duten bezala, 2010etik hona AEBetan 12.000 saltoki handi inguru itxi direla diote, eta hauetako batzuk oso ezagunak, adibidez "Toys r Us". Hala ere, enpresa txiki zein handi batzuk hasi dira beren produktuak internet bidez saltzen.

Niri, ez zait guztiz gaizki iruditzen  denda digital hauek egotea, alde honak ere badituela iruditzen zaidalako. Adibidez, ez zara kalera irten behar gauzak erosi ahal izateko, dendan baino prezio hobeak aurkituko dituzu, produktuen balorazioak dituzu,... Baina bai egia dela, denda asko itxi egiten dituztela fenomeno honengatik. Nire ustez, denda asko berritu egin beharko ziren beren produktuak interneten ere saltzeko.



INFORMAZIOA:  https://www.berria.eus/paperekoa/1943/002/001/2018-12-02/erosle_konektatuaren_aroan.htm

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.