2018(e)ko urriaren 4(a), osteguna

2008ko krisia




2008ko krisia


Atzeraldi Handia edo hobeto esanda 2008.urteaz geroztik gertatutako krisia oso gogorra izan zen mundu guztiarentzat. Krisiaren lehenengo gertakera 2007. urtean izan zen eta Ameriketako estatu batuetan gertatu zen ; subprime hipoteken krisia deitu zioten. Estatu batuetako krisia mundu osora zabaldu egin zen. Krisi honek herrialde garatuetan izan zuen eragin handiena eta higiezinen burbuilaren leherketaren ondorioz gertatu zen. Horretaz gain krisia finantzia sektore osora zabaldu egin zen.

Krediturako bidea itxita finantziar krisiak atzeraka handia eragin zuen mundu guztira baina gehiena herrialde garatuetan. Horrek  enpresen gelditze eta itxiera ekarri zuen munduan eta horren eraginez jende asko lanik gabe aurkitu zen eta ekonomiaren jaitsierak zerga sarrerak murriztu egin zituen.


Krisia hastearen arrazoietako bat lehengaien prezioen gorakada izan zen. Adibidez 1990. urtean petrolioak 9$ balio zituen baina herrialde azpigaratuen eskaria handitu egin zen eta horrek 2008an petrolioak 100$ mailara igotzea ekarri zuen. Beste kasuetako bat ondorengoa da:  1997. urtean higiezinen prezioa asko handitu  zen beste urteekin konparatuta. Enpresa teknologikoen  krisiaren ondorioz,  jendeak teknologiako empresetan inbertitutako akzioak higiezinetara aldatzea erabaki zuen,  eta horrek burbuila areagotu zuen,  urteko %30eko prezio igoera sortuz. Gobernu eta hedabideek etxebizitzen inbertsioa, inbertsiorik seguruena zela adierazi zuten.

Ondorioz, milioka pertsona lanik gabe gertau ziren, bai Estatu Batuetan eta bai Europan. Horrek ekonomian atzerakada handi bat izan zuen eta jendeak egiten zituen erosketak asko murriztu ziren. Horrek era berean egoera gehiago okertzea eragin zuen. Beste ondorioetako  bat banku batzuen porrota gatik gobernuak bakuei dirua uztea derrigortu zuen. Gobernuak diru hori pentsioetako eltxetxutik hartu behar izan zuen eta 2018 oraindik ez dira gai izan bankuak diru hori bueltatzeko.

Bibliografia:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Atzeraldi_Handia
http://ekonomiaezagutzen.blogspot.com/2018/05/2008ko-atzeraldia.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.