2018(e)ko urriaren 3(a), asteazkena

IPAR AMERIKAKO MERKATARITZA LIBREAREN HITZARMENA




Ipar Amerikako Merkataritza Librearen Hitzarmena



Hitzarmen honek  Ipar Amerikako 3 herrialdeak sartzen ditu barne Mexiko, Canada eta Estatu Batuak. Hitzarmen honetan 3 herrialde hauen arteko merkataritza mugimenduak errestu eta merketu egiten dira, hainbat traba desagertzen direlako, adibidez aranzelak murriztu edo desagertu daitezke. Hitzarmen honek 3 herrialdeen ekonomia bultzatuarazi egiten du eta politika arloan ere akordiotara errazago iristea lagundu dezake.

1988. urtean lortu zuten Canadak eta Estatu Batuak benetazko lehenengo  akordioa, Mexiko ez zuen akordio honetan parte hartu. Akordio handi hau baino lehen, hainabat akordio txiki eta kasu konkretuetakoak zeuden. Akordio hau gertatu zen, biek bestearekiko hainbat interes zituztelako, Canadak, Estatu batuetako ekonomian sartu nahi zuen eta Estatu batuak berriz, Canadako energian eta bere industria kulturalean (hezkuntza eta osasuna) zuen interesa. 

1990ean Mexiko akordioan sartzea pentsatzen hasi zen eta azkenean, 1992ko abenduaren 17an 3 herrialdeek Mexiko barneratzen zuen hitzarmena sinatu zuten. Mexikok ere beste bi herrialdeak bezala hainbat interes zituen. Akordio honekin Mexikoko industriak Estatu batuetara produktuak errazago exportatu ahal izatea eta horrela berain ekonomia aberastea lortu zuen.

Azken egunetan asko ikusi den bezala, akordio hau berritu egin dute eta Estatu batuetako lehendakariaren  garaipen bat bezala irudikatu dute telebista kateek. Hau gertatu da Donald trumpek inposatutako baldintza berriei baietz esan dietelako  beste bi herrialdeek. Honela biloi bat dolar mugiarazi ahal izango dira merkataritza operazioetan. Baina hau oraingoz ez da ofiziala, zirriborro bat baizik. Ziur aski, hemendik gutxira sinatuko dute.






Pablo Sukia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.