Zara, Bershka, Stradivarius, El Corte Inglés, HyM… enpresa horiek guztiak feminista bezala erakusten dira, progresita bezala. Ba dirudite kamiseta horiek guztiekin emakumeei lagundu nahi dietela, baina edozeinek daki nahi dutena dirua dela. Feminismoa saltzen ari dira, eguneroko burruka bati prezioa jartzen ari zaizkio, eta gainera, bere esanahi guztia kendu egiten diote. Horren adibide da El Corte Inglés, izan ere, 2017an atera zuen kamiseta bat non "feminist" hitzeko "fe" letrak "fun"-ekin marratuak zeuden (barregarria balitz bezela 2017an, Españan, 44 emakume hil izana genero indarkeriaren erruz). Horrekin, sinbolizatu zuten, emakumeak feministak izateaz gain, dibertigarriak izatera iritsi gaitezkela. Eta nola ez, beti arroxa panpoxa.
Baina, saldu baino lehen, norbaitek josi behar ditu kamisetak. Eta langile horiek ez dira bereziki hoberen tratatutako langileak. Hasteko, astelehenetik larunbatera egiten dute lan, eta gehienetan 12 ordu egunean. Oporrik gabe. Horrez gain, %90-a da emakumea arropa fabriketan, eta beraien soldata minimoa oso bajua da, Bangladeshen adibidez 50€-takoa (aldatuz doa herrialdearen arabera). Bestalde, kamiseta batengatik ordaintzen denaren %0,62-a joango zen langileen soldatara. Beraz, feminismoa non?
Ondorioz, ikus dezakegu enpresei bost axola zaiela emakumeen borroka. Nahi duten gauza bakarra saltzea da. Eta salmenta horietatik ateratako etekin horien ahal den gehiena nagusientzako izatea. Hortaz ondorioztatu
dezakegu, enpresa horiek hipokrita hutsak direla.
BIBLIOGRAFIA:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.