1- ZER DA TURISMOA?
Turismoa jarduera multzo bat da non pertsonek beren aisialdiarengatik, lanarengatik edo beste arrazoi batzuengatik beste herrialde edo eskualderen batera joaten den, urtebetez edo gutxiagoz. Pertsona horiei turista deritze. Eta horrek zuzenean eragiten dio ekonomiari, turisten joan-etorri horrek diru asko mugitzen baitu.
Turismoa aspaldiko kontu bat da. Adibidez: Grezia eta Erromako gizarte talde boteretsuek interes berezia zuten beste toki eta kultura batzuk ezagutzeko; Marko Polo XIII.mendean Txinaraino bidaiatu zen; Erdi aroan, erromesak, nolabaiteko turistak ziren (mota horri turismo erlijiosoa deritzo); XVI.mendean, Kristobal Kolon ere bidaiari handia izan zen eta horrela gutxinaka, turismoa zabalduz joan zen, eta gaur egun sekulako garrantzi ekonomikoa izatera iritsi da, XX.mendean zerbitzuen sektorea osatuz
Turismoak garrantzi handia du munduko ekonomian: Barne Produktu Gordinaren * %10 gutxi gorabehera.
2.1- Turismoaren alde onak:
- Herrialde hartzaileen diru-sarrerak handitzen ditu. Izan ere, Ekonomia-jarduera indartzen du eraikuntza suspertuz, turisten beharrask asetzeko empresak sortuz ( hotelak, jatetxeak, saltokiak...).
- Turismoak lan-merkatua bizkortzen du; lanpostuak sortzen ditu, batez ere sektore batzuetan. Adibidez: ostalaritzan...
- Azpiegiturak hobetzen ditu ( garraioa )
- Landa turismoa indartu du, eta horri esker gazteen emigrazioa sahiets dezake.
2.2- Turismoaren alde txarrak:
- Desoreka ekonomikoak sortzen ditu: toki batzuk aberastu eta beste batzuk pobretu.
- Inbertsio handiak egiten dira turistei begira baina, bertako herritarrentzako kaltetan. Adibidez: Instalakuntza berri bat egiten dute kongresuak egiteko ( kanpoko turistak etortzen dira beraz dirua dakarte ), baina, ez dute eraikinik utzi nahi bertako auzoko gazteen antolakuntzarako.
- Sortzen den enplegua ere ez da ona, askotan denbora gutxirako izaten delako eta ez delako ondo ordaintzen.
- Bertako bizimodua garestitu egiten du: Dendak, tabernetako prezioak, etxebizitzen prezioak, alokairuak... Eta jende askok bere auzotik alde egin behar izaten du ezin dituelako prezio horiek ordaindu.
3- ADIBIDE BAT: DONOSTIA
Ni Donostiako alde zaharreko auzoan bizi naiz turistek asko estimatzen duten auzo batean. Azken urteotan, asko handitu da turismoa, eta horrek etxebizitzen garestitzea ekarri du: etxe asko apartamentu turistiko bihurtu dituzte eta prezioak igo dituzte; horren ondorioz, nire auzoko jende askok alde egin behar izan du auzotik. Eta zeresanik ez ekonomiarekin lotura zuzenik ez duten beste laderdi batzuekin: jendetza, zarata... auzotarron eguneroko bizitza eragozten duten faktoreak dira.
* Barne Produktu Gordina: Ekonomia neurtzeko indize bat da. Eta herrialde baten jarduera ekonomikoa neurtzeko informazio zuzena ematen du. Turista atzerritarren gastuak esportazioen antzeko eragina du ekonomian.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Turismo
http://multiblog.educacion.navarra.es/jerrando/2010/03/08/ondorio-ekonomikoak/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.