2018(e)ko urriaren 4(a), osteguna

Erosi, erabili, bota, erosi,...


Erosi, erabili bota, erosi... 

Zaharkitzapen programatuaren zikloa

 

Zer da eta zer esan nahi du zaharkitzapen programatua?

Zaharkitzapen programatua, produktu baten iraupenaren amaiera aldez aurretik ezarrita egotea da. Hau da, produktu bat diseinatzeko momentuan kalkulatzen edo aurreikusten da zenbat bizitza erabilgarri edukiko duen, eta ekoizleak egiten dutena da, produktu horren bizitza behar baino lehen bukatzea.
 

Zertarako erabiltzen dute?

Industria/Enpresentzat, zaharkitzapen programatua oso ona da. Saltzen duten produktu hori denbora tarte labur batean puskatu edo erabiltzeari uzten baldin badio, beste bat erosi beharko dugu. Orduan produktu horren salmentak igotzen direnez, fabrikatzaileak gehiago egin behar dituzte eta etekin gehiago ateratzen dute, hau da, diru gehiago lortuko dute.
 

Jatorria

1932. urtean, "Zaharkitzapen programatua" terminoa  sortu zuen Bernard Londoek. Baina Brooks Steven izan zen terminoaren erabilera sustatu zuena, 1954. urtean.   
Stevensek definizio hau eman zion "Erosleak zerbait berrixeagoa, hobexeagoa eta behar baino lehenxeago erosteko duen desioa", 1954. urtean izanez gero  definizio hau eman zutenean, benetako zaharkitzapen programatuaren definizio erreala eta egokiena esan zuen.
 

Bi mota desberdinak:

 

1- Funtzio zaharkitzapena:

Produktu bat diseinatzerakoan, honen gutxi gorabeherako erabilpen-iraupena zehaztea da.
3 moduetara egin dezakegu:
-Aurreko teknologia ordezkatzen duen teknologia berria sortzea da.
-Aurreko teknologiaren bertsio berriak sortzea da, baino bertsio berri hauek eta zaharrak bateraezinak izatea. Modu onetan, kontsumitzailea bertsio berria erostea beharrezkoa izango du.
-Azken hau, abisuen bidezko zaharkitzapena da. Hau da,  iraungitze-data jartzea, horrela kontsumitzaileak produktu berri bat erosiko dute beharrezkoa dutenean baino lehenago.
 

2-Desio zaharkitzapena edo zaharkitze psikologikoa:

Produktu baten diseinu-aldaketetan oinarritzen da. Kontsumitzaileak, gauza berrienak, politenak, modernoagoenak erostea gustatzen zaigu, naiz eta barrutik berdina izan, edo berdin funtzionatu.
 

Lehen erabilpena:

Zaharkitzapen programatua jasan zuen lehen produktua bonbilla izan zen, 1924 urtean. Ginebran elkartu ziren munduko bonbilla ekoizle-nagusiak, eta mundu osoko bonbillen bizitza erabilgarria mugatu zuten, bonbillaren kontsumoa areagotzeko. Eta lortu egin zuten, gaur egun ere bai, zaharkitzapen programatua jasaten duen produktu nagusiena bonbillak dira.
 

Alde onak:

-Munduko ekonomia mugitzen du.
-Berritu, beharrak asetzea
-Enpresen bertako langileei lana ematen die.
 

Alde txarrak:

-Kontsumismoa; kontsumitzaileak produktu berriak erosi beharko ditu, dituenak ez dituelako erabili.
-Kutsadura eta hondakinak, zaharkituta geratu diren produktuak ez dira gehienetan birziklatzen, orduan herrialde pobreetako zabortegian biltzen dira.
 

Nola egin dezakegu aurrera?

-Puskatzen denean, piezak aldatu beste bat erosi ordez.
-konpontzen saiatu
-Erosi duzun produktu hau gehiago babestu, adibidez mugikor bat lurrera ez erortzea...
-Produktu hauek birziklatuz
...
 
 
 
 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.