2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

NAZIOARTEKO ARMEN SALMENTAREN NEGOZIOA



NAZIOARTEKO ARMEN SALMENTAREN NEGOZIOA


Nazioarteko armen salmenta mundu mailan indar handia duen negozio bat da. Hau gertatzen da diru asko irabazteko aukera emten dielako armak saltzen dituzten herrialdeei. Armak erosten dituzten herrialdeek berriz, inbertsio honekin boterea eta indarra lortzen dute gehienetan, arma hauek gerra edo gatazka  batean erabiltzen direlako. Orokorrean, arma saltzaileak herrialde garatuak eta armada indartsu bat dutenak izaten dira eta arma hauek erosten dituztenak herrialde azpigaratuak izaten dira, gehienetan, gatazka batean murgilduta aurkitzen direlako. 

Herrialde azpigaratu hauek arma hauek lortzeko diru kopuru handia ordaindu behar izaten dute. Gehienetan diru hau ordaintzeko gai dira beraien lurraldean baliabide naturalei esker, adibidez: petroleoa, gasa, mineralak, harri bitxiak. Hala ere, herrialde hauek ez daude garatuak, dirua gutxi batzuen esku egoten baida.

Arma gehien erosten dituzten herrialdeen zerrenda hau da: India, mundu guztiko armen salmentaren %12 erosten du. Indiaren helburua bere armada indartzea izan da,  munduko 4 armada handiena izatea iritxi den arte. Bigarren postuan Saudi Arabia dago, mundu guztian saltzen diren arma guztien %10 erosten baidu. Arrazoia Yemeneko gatazka eta orokorrean Persian golkoan nagusitasuna mantentzea da. Hirugarren posizioan Egipto dator, munduko arma guztien %4,5 erosten du, honek ere bere armada indartu nahi duelako.

Arma gehien saltzen dituzten herrialdeen zerrenda hau da: Ameriketako Estatu Batuak da arma salmenta handienak dituen herrialdea, arma guztien %34 kontrolatzen dutelako. Honen atzetik Errusia dator  %22ko salmentekin. Ondoren Frantzia (%6,7), Alemania (%5,8), Txina (%5,7), Erresuma Batua (%4,5) datoz eta hauen atzetik zazpigarren tokian estatu espainola eta Israel datoz, salmenten %2,9rekin.

Hainbat kazetari dago guzti hau salatzen, ondorioak beldurgarriak direlako. Kritikak  saltzen duten herrialdeei baita armak erosten dituzten herrialdeei  zuzenduak daude,  herrialdeetako agintariak eta gobernuak asko aserretuz. Azken astean  Saudi Arabiak Kashoggy kazetaria erail  du, oso kritikoa baizen bere agintarariekin.  Honek mundu mailan eratzunak izan ditu eta eragin oso negatiboak izan ditzazke Saudi Arabiarentzat. Alemaniak, Erresuma Batuak  eta Frantziak  Saudi Arabiari armak ez saltzea erabaki dute. Espainiako estatuan gertakari honen ondoren, eragin handia izan du gobernuan,  Saudi Arabiari armak ez saltzea jende askok eskatzen duelako, baina arma hauek salduko ez balira,  hauek egiten dituzten langile asko langabezian geratuko lirateke, ekonomian izango lituzken ondorioekin.

Bibliografia:




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.