Denak egon gara noizbait gaixo, edo izan dugu arazoren bat osasunarekin, ondorioz medikura joaten gera. Eta mediku horrek doanik kasu egiten digu, eta arazorik gabe. Baina, imajinatu ospitale eta anbulategietara joateko ordaintzen hasten baginen. Batzuk arazorik gabe ordainduko lukete, beste batzuk ordea… ezingo zuten.
Baina, hori da PPk egin nahi zuena. Sanitatea pribatizatu. Hau da, ongizatea batzuek bakarrik izatea. Ignazio Gonzalezek, PPko politikari ohi ustelak, eta bere Madrileko partidukoek hori egiten hasi ziren. 2008an egindako ospitaleetatik 6 pribatizatu nahi zituen, horietatik hiru enpresa batentzat izatea pentsatu zuten, HIMA-San Pablo. Eta nola ez, konpetentziarik gabe lortuko zituzten ospitaleak. Besteak, Sanitasek eta Ribera saludekoek eramatea pentsatu zuten. Hori defenditzeko Ignacio Gonzalezek esaten zuen sanitatearen kalitatea hobetzeko zela (eta ez bere poltsikoarena).
Baina ez zen Ignacio bakarrik tontakeriak egiten ari zena, Ana Matok, sanitateko ministroak, eta bere departamentuak, 50.000 kontsulta atzeratu zituen eta 6.500 operazio. Eta gutxi balitz, paperik gabeko imigranteei ezin zitzaiela kasu egin erabaki zuen, eta protesi eta anbulantzia ez-urgenteengatik ordaindu egin behar zela.
Hori dena ikusterakoan, jendea Madrileko kaleetara joatea erabaki zuen. Milaka pertsonek parte hartu zuten manifestazio horietan. Esanez sanitatea ez dala saltzen, defenditzen dala. Izan ere, jendeak ez zuen dirurik. Horren adibide da langabezian zegoen jendea, izan ere irabazten zuten dirua oso gutxi zen, eta Españaren langabezi tasa momentu horietan %25koa zen, hau da, jende asko.
Pribatizazioaz aparte, Sanitate publikoak murrizketa asko izan zituen, horren ondorioz, arazo handiak sortu ziren, itxarote-zerrendak luzatu egin ziren, eta 2013rako 1.000 lanpostuen galera aurreikusten zen.
Jendea, geroz eta gehiago kezkatzen ari zen gertatzen ari zena ez zen normala. CC OOko sekretario generalak, Jaime Cerdúnek, zioen Ignacio Gonzalezek planteatzen zuena akats bat zela, porrot bat, eta agian negozio bat zegoela horren azpian. Baina, ez ziren bakarrik kalekoak protestatzen zutenak, medikuak, erizainak… hau da, ospitaletako langileak, asko haserretu ziren.
Horren ondorioz eta beste hainbatengatik, pribatizazioa gelditu zuten. Eskerrak. Ekar zitzakeen ondorioak larriak izango zirelako.
Beraz, PPk argi utzi zuen bere jokabidea momentu horietan: jendea bost axola zitzaiela; krisiaren erdian zegoen España eta horren aurrean sanitatea pribatizatzea pentsatu zuten (jende behartsuarentzat hoberena). Horretaz aparte, ikus daiteke ze politikari zegoen momentu horretan: ustelkeriaren adibide hoberena, Ignacio Gonzalez.
https://www.eldiario.es/sociedad/Ignacio-Gonzalez-privatizacion-hospitales-Espana_0_634836752.html
https://elpais.com/politica/2012/10/31/actualidad/1351719000_419536.html
https://www.elmundo.es/elmundo/2013/02/17/madrid/1361088147.html
http://www.rtve.es/noticias/el-paro-espana/paro-registrado/
https://www.eldiario.es/politica/blanca-Madrid-defensa-sanidad-publica_0_70343072.html
https://elpais.com/sociedad/2013/02/17/actualidad/1361100253_706389.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.