2018(e)ko urriaren 23(a), asteartea

DIRURIK EZ ZEGOENEAN


DIRURIK EZ ZEGOENEAN

Historioan zehar ez da beti dirua erabili gauzak erosi eta saltzeko garaian. Trukea erabiltzen zen eta orduan ez zegoen finkatuta zein zen produktu bakoitzaren prezioa. Regateoan ibiltzen ziren. Norberak, zuena saltzen eta trukatzen zuen bere beharrei eta interesei begira. Horregatik, adostasun batetara iristeko, dirua (txanponetan) erabiltzea erabaki zen. Horrela, produktu baten prezioa finkatu ahal izango zen. Dena den, merkatuetan, regateoa ez zen bukatu eta gaur egun ere, ez da bukatu.
Baina leku guztietan ez dute dirua "txanpon" moduan erabiltzen. Colombia-ko herrialde batzuetan, kokaina erabiltzen dute gauzak erosteko. Bertan finkatu dute, kokaina gramo batekin zer eros daitekeen eta erostera zoazenean, zenbat gramo ordaindu behar dituzun esaten dizute (dirua ere erabitzen dute eta bi aukerak daude ordaintzeko).
Kasu honetan, beste herrialde batetara zoazenean egin behar den "txanpon" trukaketa egitea (euroetatik dolarretara adibidez) izango da zailena. Ez dut uste, bankurik egongo denik honelako aldaketa egiteko. Nola moldatuko dira beste herrialdeetara bidaia egiteko?

Resultado de imagen de cocaina








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.