KIDER ENPRESAK LIKIDAZIOA IRAGARRI DU
Kider enpresak jakinarazi die beraien langilei, enpresak ez duela aurrera egingo. Lehengo urteko
ekainean hartzekodunen lehiaketan sartu egin zen,eta datozen egunetan enpresa likidatzeko eskaera aurkezteko asmoa du.
Kiderrek laurehun langile ditu Euskal Herrian, eta hiru lantegi, bi Araban, Amurrion eta Murgan eta bat Bizkaian, Barakaldon. Supermerkatuentzako ekipamendua egiten duen duen altzari enpresa da. Abenduaren 26an aldi baterako enplegu erregulazioan sartu egin zen enpresa, baina egun batzuk lanera itzultzea aurreikusia zegoen, gainean hartutako eskaerei aurre egin ahal izateko.
Langile batzordeak orain arte hartutako ekintza batasuna hautsi egin du iragarpenak. Gehiengoa duen sindikatuak, ELAK, greba mugagabera deitzeko asmoa du. LSB, CCOO eta LAB sindikatuek ez dute begi onez ikusten, langileei ez diela mesede egingo iritzita eta ESK-k eta UGT-k ez dute jarrera jakinarazi.
Arazoak 2013.urteko urtarrilean hasi egin ziren. Orduan, batzordeak eta zuzendaritzak langile kopura murrizteko akordio bat lortu egin zuten, baina ez zen gauzatu likidezia falta zelako. Ekainean, konkurtso eskaera bat egin zuten. Geroztik, mobilizazio eta protesta ugari egin dituzte langileek, bereziki Aiaraldean.
BIBLIOGRAFIA:
https://www.berria.eus/albisteak/88934/kider_enpresak_likidazioa_iragarri_du.htm
https://www.google.com/search?rlz=1C1LOQA_enES771ES771&biw=1366&bih=657&tbm=isch&sa=1&ei=Z53AW6eyDuaRgAb18rO4Cg&q=kider+empresa&oq=kider+empresa&gs_l=img.3...4177.4535.0.4984.2.2.0.0.0.0.117.231.0j2.2.0....0...1c.1.64.img..0.0.0....0.kuns99U2Tns#imgrc=_
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.