2018(e)ko urriaren 4(a), osteguna

Turismoak ekonomia igotzen du?



TURISMOAK EKONOMIA IGOTZEN DU?


Turismoa herrialde bakoitzaren ekonomian garrantzi handia duen faktore bat da. Turistek, udako oporretan, batez ere, hainbat gastu egiten dute produktuak erosten eta zerbitzuak kontsumitzen. Honek, herri horretako ekonomia igoarazten du
Erlazionatutako irudia

Langabezi tasaren jetxiera

Turisten etorrerak hainbat ondorio ekartzen ditu ekonomiaren barruan, esaterako, zerbitzu sektorearen langabeziaren jetxiera. Udaran, atzerritar hauen etorrerarekin, hainbat lanpostuk langile gehiago behar izaten dute. Honen ondorioz, langabezi tasa jetxi egiten da, ekonomian ondorio positiboak isladatzen. Estatuak langabetu gutxiagoei ordaindu beharko die, eta turistek zerbitzu gehiago edukiko dituzte kontsumitu ahal izateko, zerbitzuek lanpostu berriak eskeintzen eta horrela kate bat sortzen. Aurten, Gizpuzkoan adibidez, ekainan langabeziak %9,15ko jetxiera izan zuen lehengo urteko datuekin konparatuz, Espaniako Emplegu Ministerioak eta Gizarte Segurantzak ematen dituen datuen arabera.

Zerbitzu eta produktuak

Baina, honekin ez da guztia bukatzen, lehenago esan dugun bezala, beste ondorio positibo asko ere sortzen dituelako pertsona hauen etorrerak. Hotelen edo apartamentuen kasuan diru sarreretan igoera nabarmena ikusi daiteke, beste hilabeteekin konparatuta. Eta, gainera, denda txikiek naiz handiek beraien produktuak saltzeko aukera handiagoa edukitzen dute, jende gehiago dagoelako, eta atzerritarrak oporretan daudenez, gauzak erosteko gogo handiagoa edukiko dutelako. 



Beste zerbitzu inportanteenetariko bat jatetxeak eta tabernak dira, kanpotarrekin arrakasta handia dutenak. Gehienetan, leku desberdinetan gastronomia desberdina izan ohi denez, atzerritarrak herri edo hiri batera denbora pasatzera joaten direnean, jaki hauek probatzera animatzen dira, beste diru kantitate handi bat uzten hosteleriaren zerbitzuan. 


Aipatutakoak aparte, badaude ere turismoan ekonomia igoarazten duten beste hainbat faktore, transportea esaterako.


Hainbat datu


Esan beharra dago ere, turismoaren sektoreak (Espania mailan) 2016an 77.000 milioi euroko diru sarrerak sortarazi dituela, zifra hau ia urtero piska bat igotzen, (2015ean baina %8,3 gehiago izan zirelako) urtero geroz eta turista gehiago etortzen direlako.


Baina beste datu berriago bat hematearren, urte honetako lehen lau hilabeteetan bakarrik, ia 20,5 milioi turista etorri direla esan dezakegu, eta ondorioz, 21.394 milioi euro gastatzen. Gainera, batez beste, 2017an turista batek 1.023 euro gastatu zituela ere nabarmendu behar da.



Beraz, lehenago esan dugun bezala, turismoak herri edo/eta hiri bakoitzeko ekonomia igotzen duela ondorioztatu dezakegu, alde honetatik ikusirik turismoa ondorio positibo bat izaten.




Bibliografia:

https://www.elconfidencialdigital.com/articulo/te_lo_aclaro/vienen-turistas-Espana/20170714131955086026.html

http://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2018/07/04/economia/gipuzkoa-lidera-el-descenso-del-desempleo-en-euskadi

http://www.elmundo.es/economia/2018/06/01/5b10f867468aeb1d128b462a.html

https://www.hosteltur.com/123394_infografia-asi-gastan-su-dinero-turistas-vienen-espana.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.