Herrialde azpi garatuetako langileen injustiziak
Suerte handia eduki dugu herrialde honetan jaio izana, baina honek ez digu inolako eskubiderik ematen herrialde azpi garatuen egoeraz baliatzeko. Izan ere, denok dakigu "made in pakistan"en etiketaren atzean dagoen errealitate gogorra. Baina egia esan, ez zaio inori gustatzen bere "h&m"ko kamiseta gustukoena ume baten eskuek josi izana, soldata ziztrin batekin eta, nola ez, ordaindurik gabeko ordu estrak eginez.
Baina, zergatik? Zerk bultzarazten die enpresa hauei metodo bidegabe eta antimoral hauek erabiltzea? Erantzuna, seguruenik denok dakigu, dirua baita gizarte honetan horrelako gauzak egitera behartzen diguten faktore handi eta garrantzitsuenetariko bat. Enpresa hauek, ahal den diru gehien aurreztu nahian, herrialde azpigaratuetako langileak erabiltzen dituzte, gehienbat emakumeak eta ume txikiak izaten dira. Egiten duten lan guztiarekiko (arropa, jostailuak eta beste hainbat produktu fabrikatu) oso soldata baxuak eskeintzen dizkiete, berez bizitzeko iristen ez den diru kantitate ziztrin bat ematen. Gainera, lan hauek oso kondizio txarretan egitera behartuta daude, enpresei asko axola ez zaiena, ikus daitekeen bezala. Egunean egiten dituzten lan orduak ere berez izan beharko luketeen baina gehiago dira, astean 40 ordu baina gehiago egiten, deskantsurik gabe. Eta ez ahaztu langile hauetako gehiengoa adin txikiko haur eta gazteak direla, eta, berez, adin horrekin ikasten aritu beharko zirela, baina han daude, lan egiten, bizirauteko diru nahikoa ez dutelako. Laburtzeko, enpresek (batzuk, guztiak ez) dirua aurrezteko modu erraz bat bilatzen dute, diru hau beraien langileen soldata txikitan eta beharretan aurrezten.
Zoritxarrez, pertsona asko eta asko dira enpresa hauen hatzaparren azpian daudenak, enpresa asko direlako metodo hau erabiltzen dutenak. Badago tema sozialak eztabaidatzen dituen web orri bat "Solidaridad.net" deitzen dena. Orri horretan ikusi daieteken bezala, 5 eta 14 urte bitarte dituzten eta lan egiten ari diren ume kopuru handiena Asian eta Pazifikoak aurkitzen dira (122 milioi), bigarren postuan dagoen kontinentea Afrika da eta hurrengoa, Latinoamerika.
Herrialde hauetan lan esplotazioa sortzen duten enpresa famatuetarikoak Nike, Inditex, El Corte Ingles eta McDonalds dira. Azken honek, Txinan, 14 urte baina gutxiago duten 400 ume erabiltzen ditu.
Zoritxar honi aurre egiteko modu batzuk daude: komunikazio bideen bitartez, egoera hau ahal den jende gehienari jakinaraztea, hauek (nahi badute, baina egin beharko zen gauza bat da) denda horietan erosi ez dezaten. Eta, noski, gobernuak hau geldiarazteko zerbait egin beharko zuen.
https://es.wikipedia.org/wiki/Explotaci%C3%B3n_laboral
https://www.20minutos.es/noticia/3303251/0/explotacion-laboral-crece-europa-supera-laboral/
http://kaosenlared.net/lista-de-empresas-que-se-benefician-de-la-explotacion-laboral-infantil/
https://www.definicionabc.com/derecho/explotacion-laboral.php
https://www.20minutos.es/noticia/3303251/0/explotacion-laboral-crece-europa-supera-laboral/
http://kaosenlared.net/lista-de-empresas-que-se-benefician-de-la-explotacion-laboral-infantil/
https://www.definicionabc.com/derecho/explotacion-laboral.php
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.