2018(e)ko urriaren 18(a), osteguna

ETORKINEN LAN POSTUAK

Etorkinak gure herrialdera etortzen direnean, beraien herrialdeetan ez daukatelako inongo lan aukerarik, gure herritar askok pentsatzen dute guri lana kentzera datozela. Baina errealitatea hori al da?

Espainiara etortzen diren etorkinetatik 4tik 10ek kualifikazio gabeko lan postuak betetzen dituzte, hau da, nekazaritza edo arrantza. Nekazaritzan eta arrantzan lan egiten duten %38 horiez gain, %15ak industrian lan egiten du, %13,75ak ostalaritzan eta %11,55ak garbitzaile bezala lan egiten dute.

Rastanden txostenak dio espainolen %21,72ak postu kualifikatuetan lan egiten duten bitartean, etorkinen %5,06ak bakarrik lortzen dutela. Desberdintasun hau handiagoa da espainolek eta etorkinek erantzukizuna duten lan postuak betetzen dituzten ehunekoak konparatzen baditugu; espainolek %23,01 eta etorkinek berriz, %4,01.

Hau aztertuta eta gure inguruko gizarteari arreta jartzen badiogu, konturatu gaitezke lan postu kaxkarrenak betetzen dituzten pertsona gehienak etorkinak direla. Adibidez, toki publikoetako garbitzaileak, pertsona helduak zaintzen dituzten langileak edota McDonald's bezalako jatetxeetan lan egiten duten pertsonak.

Hori kontuan izanda, ondorioztatu dezakegu etorkin gehienek gaizki ordaindutako lan postuak betetzen dituztela gehienbat. Beraz, hasierako galdera kontuan izanda, esan dezakegu errealitatea ez dela espainol batzuek pentsatzen dutena, hau da, etorkinek ez dizkigutela lan postuak kentzen. Baizik eta guk bete nahi ez ditugun lan postuak betetzen dituztela, egoera kaxkarretan eta gaizki ordainduta.

Bibliografia:
http://www.expansion.com/2010/10/14/empleo/mercado-laboral/1287048168.html 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.