2018(e)ko urriaren 25(a), osteguna

HIPOTEKAK ETA ETXE-KALERATZEAK






Resultado de imagen de hipotecaZER DA HIPOTEKA BAT? 

Hipoteka bat da, ondasun higiezin -aibidez etxe bat- erosteko entitate finantzario batekin -normalean banketxe bat- sortzen den obligazio ekonomiko bat da. Horretarako, kontratu bat sinatzen da: hipoteka kontratu bat. 
Gai honetan, oso garrantzitsua da kontzeptu hau: Euriborra.  

ZER DA EURIBORRA?
Euriborra edo Euro Interbank Offered Rate, eguneroko erreferentzia tasa da, Erupoar Ekonomia eta  diru Batasuneko 57 bankuk elkarri salerositako maileguetan ezarritako batez besteko interes-tasan oinarritutakoa. 

Euriborra euroa txanpon ofiziala duten herrialdeetako mailegu eta hipoteken balioa ezartzeko erabiltzen da. Euriborra, azken finean, mailegu eskatzaileak ordaintzen duen interes-tasa da. 

Interes-tasak, Europako Banku Zentralak ezartzen ditu, eta bi motatakoak izan daitezke: interes-tasa aldakorra eta interes-tasa finkoa. Interes-tasa aldakorrean, interes-tasak hilero aldatzen dira, eta mailegu eskatzaileak hilero bankuari ordaindu behar dion mailegua ezberdina da. Interes-tasa finkoan ordea, hilero kopuru bera ordaindu beharko da. 

Resultado de imagen de banko zentrala






ADIBIDE BAT:

Pertsona batek etxe bat erosi nahi du, eta 20.000€-ko mailegu bat eskatzen dio bankuari . Eta bankuak, diru hori uzteagatik, interesak kobratzen ditu, hileroko kuotetan ordaindu beharrekoak. Hau da, mailegua eskatzen duen pertsonak azkenean bankuari eskatutako dirua baino gehiago ordaindu behar izaten dio. Eta hor kontuz ibili behar da, zeren eta interesa handia bada, hau da, euriborra altua baldin bada, gerta liteke gehiegi ordaindu behar izatea eta ezin izatea. 

HIPOTEKEN KRISIALDIA ETA ETXEKALERATZEAK: 

Denok dakigun bezala, 2008an krisialdi ekonomiko handia gertatu zen munduan zehar, eta, horretan, garrantzi handia izan zuten hipotekek: Bankuek errazegi ematen zituzen maileguak baina 2008an krisialdi ekonomikoa eragin zuen. Jende asko lanik gabe geratu zen, eta ezin zituztenez maileguak ordaindu, bankuek jendea beren etxeetatik bota eta etxeak beretzat hartu zituzten. Hori oso arazo larria izan zen, eta gaur egun ere, izaten jarraitzen du, nahiz eta krisialditik ateratzen ari garela esaten duten.   
Resultado de imagen de etxe kaleratzeak







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.